Valora proiektua
Debagoiena Mankomunitateko Garapen Ekonomikorako Agentziak Valora proiektua jarri du martxan. Proiektu honen helburu nagusia enpresa, enpresari eta langileen moldakortasuna hobetzea da. Proiektuaren %50-a Europako Gizarte Fondoak finantzatuko du eta Euskal Autonomia Erkidegoko 22 garapen agentziak parte hartuko dute bertan.
Jardunbideari dagokionez 4 plan ezberdin definitu dira. Plan hauen bitartez Debagoieneko enpresa txiki eta ertainei hainbat zerbitzu eskaintzea da helburua; enpresen prospekzioa, informazioa lortu eta eskaintzeko zerbitzua, enpresen antolaketa eta kudeaketa hobetzeko orientazio zerbitzua, enpresetan balore berriak bultzatzeko sentsibilizazio ekintzak eta azkenik berdintasuna eta aniztasuna bultzatzeko orientazio zerbitzua.

VALORA Proiektua EAEKP 2007-2013
EGF %50ean kofinantziatua