Hemen zaude:   Sarrera »   »  SARRERA
SARRERA

INFORMAZIO ESKU-ORRIA

KALEKO LEHIAKETA

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Zozketaren IRABAZLEAK


SARRERA

Ontziek bizitza luzea dute da Debagoieneko Mankomunitateak martxan jarritako birziklapen kanpainaren leloa.

Hilabete iraungo duen kanpainaren helburua da Debagoiendarrak birziklatzearen garrantziaz kontzientziatzea eta bereziki, edukiontzi horietara botatzen diren ontzien kantitatea handitzea eta kalitatea hobetzea. Hau da, edukiontzi horira zer bota behar den eta zer ez argi erakustea eta bide batez, ontzi gehiago birziklatzea.

Edukiontzi horietako birziklapena sustatzeko ekintza ezberdinak egingo dira: esku-orriak buzoneatu, publizitatea prentsa, telebista eta Interneten eta sari potolodun lehiaketak.

400 eurotako hiru sari banatuko dira ?Ontziek bizitza luzea dute? birziklapen kanpainako inkesta ongi betetzen dutenen artean. Inkesta betetzeko bi aukera ezberdin dago: Internet bidez edota esku-orriarekin batera Debagoieneko etxe guztietara iritsiko den inkesta orria bete eta kanpainarako prestatu diren kaxa horietan sartuta. Lehiaketaren emaitza www.debagoiena.com webgunean argitaratuko da.

Birziklatuz, 400 euro irabaz dezakezu! Animo! Esku-orria irakurri eta inkesta bete!

Informazio gehiago:
1. Esku-orria
2. Kaleko lehiaketa
3. Lehiaketaren oinarriak