Hemen zaude:   Sarrera »  Tokiko Agenda 21


Agenda21'eko berriak

Iraunkortasunari buruzko inkesta [+]
(2005-02-16 / 11:52)

Logo lehiaketaren irabazlea. [+]
(2004-12-20 / 11:33)

Logo lehiaketa [+]
(2004-11-08 / 08:49)


Tokiko Agenda 21

free hit counter

Sarrera

Baino zer da "garapen jasangarria"?

Eta zergatik 21 Agenda izena?

Zertan datza?

Udaltalde 21 Debagoiena: Debagoieneko udalerriak iraunkortasunera bidean

Har ezazu parte



Sarrera

Debagoieneko Udalek, Mankomunitatearen Koordinazioarekin, gure herrien garapen ekonomiko eta soziala ingurumenaren babesa eta errespetuarekin bateragarri egingo dituen tokiko eta eskualde mailako garapen eredu baterantz abiatzeko konpromezua hartu dugu.

Garapen Iraunkorrean oinarrituriko etorkizun hau posible egiteko, gure udalerrietan TOKIKO AGENDA 21 prozesua jarri dugu martxan.

Baino zer da "garapen jasangarria"?

1987an ONUren Munduko Batzordearen ingurumena eta garapenari buruzko Txostena, "Gure Etorkizun Komuna" izenburuarekin (Bruntland Txostena bezala ezagutua), Garapen Iraunkorraren kontzeptua azaltzen du: "Garapen iraunkorra egungo beharrak asetzeko gai den garapena da, hurrengo belaunaldiek beren beharrak asetzeko duten gaitasuna arriskuan jarri gabe"

Iraunkortasunak giza garapenaren 3 oinarri nagusi edo zutabetan oinarritzen da:

  • Ingurumenaren errespetua eta babesa (Ingurumen Iraunkortasuna)
  • Berdintasuna eta giza justizia (Gizarte Iraunkortasuna)
  • Garapen ekonomiko orekatua (Ekonomia Iraunkortasuna)
    Euskal Herriko ingurumena babesteko 3/98 Legeak, beste oinarrien artean hurrengoak batzen ditu:
  • Aireak, urak, lurzoruak, paisaiak, florak eta faunak, beren parametro eta elkarrekintza egokiekin, giza bizia garatzen deneko ingurugiroa osatzen dute. Era iraunkorrean erabiliko da.(1.2 Art.)
  • Lege honen helburuak honako hauek dira: a)Etorkizuneko belaunaldiek beren premiak asetzeko ahalmena arriskuan jarri gabe, oraingo premiak betetzeko garapen iraunkorra bermatzea. (2. Art.)
    Gora

Eta zergatik 21 Agenda izena? Izen horren arrazoia Tokiko Agenda 21aren jatorrian dago.

  • Agenda. Etorkizunera begira dagoen programa bat delako.
  • Tokikoa. Bere ekintza eremua udal mailakoa delako.
  • 21. Bere denbora eremua XXI.mendea delako.
    1992. Lurraren Gailurra (Río de Janeiro, Brasil)
    Rio de Janeiro (Brasil)-en ospatutako Ingurumen eta Garapenari buruzko Mundu Biltzarrean, beste dokumentu batzuen artean, Agenda 21 izeneko dokumentua onartu zen, XXI.menderako Iraunkortasuna bilatzera zuzenduriko ekintza programa bat.
    Dokumentu horren 28.atalean ("Tokiko Agintariak eta Agenda 21"), agintariak ekimenak eragin eta iraunkortasuneranzko prozesuan aitzindariak izan behar direla adierazten da. Konpromiso zehatzen artean, Agenda 21-ak barne hartzen zituen:
  • 1996. urtea amaitu baino lehen, Tokiko agintarien zati batek prozesu aholku-emaile bat beharko duela izan herritarrekin, eta "Tokiko Agenda 21 baten" inguruan adostasun bat hartu .
  • Tokiko agintari bakoitzak elkarrizketa gune bat sortu behar du bai hiritarrekin, giza-erakundeekin nola enpresa pribatuekin, horretaz gain "Tokiko Agenda 21 bat" hartu beharko du.
    1994. Aalborg-eko Gutuna.
    80 udal agintaritza europarren 600 ordezkari baino gehiago Aalborg-en (Danimarka) biltzen dira eta "Iraunkortasunerako Hiri eta Herri Europarren Gutuna" (Aalborg-eko Gutuna) onartzen dute, Tokiko Iraunkortasunarekin konpromiso bat suposatzen duena.
    2004 ekainean, "Aalborg + 10" nazioarteko Topaketak konpromezu hauen berrespena suposatu zuen. Konpromezu hauetara 45 herrialde europarretako ehundaka udalerri eta tokiko agintari gehitzen joan dira.
    2000. Udaltalde 21 Proiektua
    Nazioarteko eta Europako foroetatik egindako apustuari jarraituz, Euskal Autonomi Erkidegoko 9 udalerri Tokiko Agenda 21 diseinatzen eta ezartzen hasi ziren, Eusko Jaurlaritzako Lurralde antolamendu eta Ingurugiro saila, Ingurumen kudeaketarako enpresa publikoa den IHOBE eta Euskal Udalerrien Elkartea (EUDEL)-en laguntzaz, UDALTALDE 21 izenaz ezagututako proiektu pilotuaren barruan.
    Hurrengo urteetan, esperientzia hau beste udalerrietara zabaltzen da zenbait udalerri barneratzen dituzten UDALTALDE 21 TALDEEN bitartez, eskualdeko entitate baten koordinaziopean (Mankomunitateak, Eskualdeko Garapen Agentziak,...) eta IHOBE eta Foru Aldundien laguntzarekin. Gaur egun 170 udalerri eta 17 Udaltalde dira Tokiko Agenda 21 ezartzeko prozesuan sartu direnak.
    2004. Udaltalde 21 Debagoiena
    2004ko Apirilean Debagoieneko Mankomunitatea, Ingurumen kudeaketarako enpresa publikoa den IHOBE eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen Iraunkorraren sailaren artean elkarlanerako Hitzarmen bat sinatzen da UDALTALDE 21-DEBAGOIENA Lan Taldearen eratzea sustatzeko eta martxan jartzeko. Udaltaldea Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Oņati, Elgeta eta Antzuola herriek osatzen dute.
    Gora

Zertan datza?

Tokiko Agenda 21 etengabeko prozesu bat da Iraunkortasuna (Ingurumenean, ekonomian eta gizartean) udalerriaren garapenaren definizioan eta udal kudeaketan barneratzeko.

Bide horretan jarraitu beharreko urratsak hurrengoak dira:

  • Udalerri bakoitzeko Iraunkortasunerako Diagnostiko bat eratu, gaur egungo egoerarekin (ekonomikoa, ingurumenekoa eta gizarteari dagokiona).
  • Ekintza Plan bat diseinatu, atal horietan lehentasuna daukaten helburuak adieraziko dituena.
  • Ekintza eta neurri zehatzak martxan jarri.
  • Planaren etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egin.
    Prozesu honetan erabilitako metodologia Europar Hiri eta Herri Iraunkorren Kanpainak markaturiko ildoetan oinarritzen da, baita Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek Euskal Autonomi Erkidegoko udalerrietarako bultzaturiko TOKIKO AGENDA 21 programa eta prozesuetan ere.
    Prozesu honetan paper nagusia UDALETXEEI beraiei dagokie (arduradun politiko eta teknikoak), horretan aditua den Aholkularitza batek lagundurik. Horrez gain udal mailan eragina duten udalerriz gaindiko beste erakundeen laguntza izatea ere funtsezkoa da: Mankomunitateak, Partzuergoak, Zerbitzu publikorako enpresak, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritza...
    Horrez gain prozesu guztian zehar herritar partaidetzarako Foroen bitartez udalaren herritar guztien eta eragile ekonomiko eta sozial guztien PARTAIDETZA PUBLIKOA behar da.
    Hasteko, hainbat informazio iturritatik datuak bildu ostean UDAL DIAGNOSTIKO bat egiten da, IRAUNKORTASunaren ikuspegitik. Bertan, udal bakoitzaren abantailak eta desabantailak jartzen diren, baita garapen iraunkorrera begira dituzten arriskuak eta aukerak ere.
    Diagnostiko honek udalerri bakoitzaren egoerari buruz informazio garrantzitsua dauka, ingurune fisikoa eta sozioekonomikoa aztertzen ditu, bere arlo estruktural nagusienak, eta baita oinarrizko ingurumen faktoreen egoera ere ( Ura, hondakinak, kutsadura atmosferikoa, zarata, energia, garraio eta trafikoaren arazoak...). Diagnostiko hau hasierako puntu bezala hartuta, hurrengo urratsa tokikoa eta zehatza izango den EKINTZA PLANA diseinatzea da, gizarte, ekonomia eta ingurumen iraunkortasunaren ikuspegiarekin.
    Ekintza planak Ardatz Estrategikoak osatzen dituzten helburu orokor batzuk proposatzen ditu. Ardatz hauen garapenean, zenbait Programek helburu zehatzagoak adierazten dituzte, eta horietan aurrera eramango diren Ekintzak eta beste neurriak zehazten dira.
    Ekintza Plan hau era egokian garatzeko bere eraginkortasunaren jarraipena eta ebaluazioa egin behar da, proposamen berriak egiten diren neurrian eta helburuak lortzen doazen edo helburu berriak adierazten diren eta ekintza berriak proposatzen diren neurrian eguneratzen joateko.
    Horrela Debagoieneko udalerri bakoitzeko Ekintza Planak ADIERAZLE SISTEMA bana izango dute, udalerri bakoitzaren iraunkortasuneranzko garapenarentzako termometro funtzioa egingo dutenak.
    Tokiko Agenda 21 prozesuaren etorkizuneko erronka nagusienetako bat berau gizarte partehartze eta eztabaidarako prozesu bat bihurtzea da. Garapen Iraunkorra gizarte guztiari dagokion zerbait dela eta adostasun eta partehartze zabal batez bakarrik lor daitekeen gauza bat dela nabaria da.
    Gora

Udaltalde 21 Debagoiena: Debagoieneko udalerriak iraunkortasunera bidean**
UNE NAGUSIAK
2004ko Apirila UDALTALDE 21 DEBAGOIENA taldearen osaketarako Hitzarmenaren Sinadura:

  • Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oņatiko Udalak
  • Debagoieneko Mankomunitatea
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Saila
  • Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen saila, Ingurumen Kudeaketarako Sozietatea den IHOBEren bitartez.

2004ko Uztaila
UDALTALDE 21 DEBAGOIENA Lan Taldearen lehenengo bilera orokorra.
2004ko Abendua
Debagoienan Iraunkortasunaren inguruko Herritar Pertzepzioaren Inkesta egitea.

Gora





 Dokumentoak 

Aalborg-eko karta

Lankidetza hitzarmena

Jasangarritasun konpromisoa


 Lotura interesgarriak