Hemen zaude:   Sarrera »  Toki Administrazioaren Modernizazioa

Toki Administrazioaren Modernizazioa

Arlo honetan Mankomunitateak egiten duen planteamenduak honako abiapuntua du: udalen modernizazioari laguntzea, esperientzien elkartrukean eta praktika egokien zabalpenaren bidez, hobekuntza programak udalerri guztietara zabalduz eta eskualde kohesionatuagoa eraginez; horretarako, informazioaren gizarte berri honetan Degagoieneko hiritar guztiei eragiten dieten irizpideen eta arautegien homogeneizazioa izango litzateke ezinbestekoa.

Etapa berri honetan geure buruari jarritako helburuen artean, honakoak azpimarratuko genituzke:

  • Eskualdea osatzen duten udalerrien artean egon litezkeen diferentziak eta balizko ezberdintasunak gutxitzea, hiritarren bizi kalitateari dagozkien gaietan, eta baita Eskualdearen lehiakortasuna hobetzean ere, bere osotasunean. (Tasak, ordenantzak,...homogeneizatzea)
  • Udalen arteko elkar ezagutza hobetzea eta herrien arteko elkarlana bultzatzea, proiektu eta politika elkartuak edo homogeneoak garatuz, eta udalek udal gestioa hobetzeko egindako ahaleginak zein bitartekoak optimizatuz (prozeduren hobekuntza, kalitatea, eta abar.)
  • Debagoieneko toki administrazioaren modernizazioan aurrerapen homogeneoa lortzea, eskualdeeko toki erakundeen tamaina eta ahalmenen gainetik.
  • Debagoieneko udalerri guztietan administrazio digitala ezartzeko eraginkortasunik handiena lortzea. Garrantzia handiko gaia da hau Debagoienarentzat. Zailtasun teknikoek, kosteek eta Administrazio Digitaleko Proiektuen garapeneko epeek ezinezko egiten baitute neurri handi batean udalerri txikietan hori garatzea.

Horregatik, Zerbitzu Digitalak mankomunatzea eta guztien intereseko azpiegiturak aprobetxatzea da gure esku dugun estrategia bakarra, eta Debagoieneko Toki Administrazioaren eremu ezberdinetan Zerbitzu digitalen Hedapen Inteligentea posible egingo duena.

Arlo honetan Mankomunitatearen zeregina batik bat aktuazio eta praktika onen aukerak zabaltzea litzateke, horrekiko sensibilizazioa eta udalerri guztien interesekoak izan daitezez proiektuak bultzatzea, behar diren laguntzak eskuratuz.